- hasiera
- Baliabideak
- Laguntzak eta diru laguntzak
- Euskadi
- Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa 2010ean bultzatzeko dirulaguntzak
Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapena eta produkzioa 2010ean bultzatzeko dirulaguntzak
Kulturako sailburuaren proposamenez, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du Gobernu Kontseiluak. Programa honek 1.920.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu bi modalitatetan.
Deialdiaren bidez fikziokozko produktuak, animaziokoak eta multimediakoak garatuko dira, eta ikus-entzunezko lanak ekoitzi (zinema edota telebistarako fikziozko film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sortze-dokumentalak eta zinemarako fikzio nahiz animaziozko film laburrak).
Laguntzak jasotzeko bi modalitate daude:
1. Berrehun mila (200.000,00) euroko laguntzak, zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuak garatzeko. Hautatuak izateko, proiektuek honako generoetako batean sailkatuta egon behar dute eta horien guztizko iraupenak ezingo du adierazten dena baino gutxiago izan:
- Zinema edota telebistarako lanak:
a) Fikziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 50 minutu.
b) Animaziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 25 minutu.
c) Sortze-dokumentalak (banakako proiektuak eta sailak): 25 minutu.- Multimedia-lanak: eduki artistiko eta kulturaleko proiektuak. Proiektu mota honek ez du gutxieneko iraupenik.
Kasu horietan guztietan «proiektuaren garapen» moduan ikus-entzunezko edo multimediako produkzio bat prestatzea eta diseinatzea ulertzen dugu, produkzio-fasea baino lehenago egiten den prestakuntzan oinarritzen dena, hala nola:
2. Milioi bat zazpiehun eta hogei mila (1.720.000) euroko laguntzak ikus-entzunezkoen produkziorako, honako modalitate hauetan:
a) Zinemarako fikziozko film luzeen produkzioa.
b) Telebistarako fikziozko film luzeen produkzioa (TV moviak).
c) Zinemarako animazioko film luzeen produkzioa.
d) Sortze-dokumentalen produkzioa.
e) Film laburren produkzioa.
Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen estreinatutako obrek. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da argitaratzen den egunaren biharamunetik.


